Bide berean urratsak egiteko garaia da. Pertsonak elkartzeko garaia. Gure herri eta hiriak elkarrengandik gerturatu eta kanpora begira zabaltzeko garaia. Izan bedi Gipuzkoa lurralde gizatiar, bizigarri eta lehiakorrago bat. Lurralde oreka handitzeko lan egin dezagun.
Guztiok batera aurrera egiten jarraitzeko unea da, azpiegitura gizartearen eta pertsonen zerbitzura jartzeko unea.
Ubarretxena: "Gure errepideetako segurtasun- eta kalitate-estandarrak betetzen jarraitzeko, sare osoan mantentze eta birgaitze inbertsio handiak egin beharko dira"
Bide Azpiegituretako departamenduak milioi bat euro gaitu ditu lerradura konpondu, ezponda egonkortu eta bidea egokitzeko. Errepidea bere osotasunean uztail bukaeran ireki ahal izatea aurreikusten da.
Maria Ubarretxena: “Eguneratze honi esker, tunelak aise gaindituko ditu Europan eskatzen diren segurtasun, eraginkortasun eta hornidura teknologikoko estandar gorenak”